TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

SCRATCH

JOLASA

HELBURU HEZITZAILEAK

Scratch programak edozein ikasgaietako edukiak lantzeko aukera eskaintzen digu modu erakargarri batean. Bide batez, programaren barne erabilpena ikasiz logikaren oinarrizko kontzeptuak barneratuko dituzte, hausnarketa gaitasuna sustatuz. Aurkezten dudan kasu praktikoan ordea, planteatzen dudan helburua guztiz ludikoa izango da.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
·        Giza eta Arte-kulturarako gaitasuna: ikasleak gaitasun hau eskuratzen, kultura eta arte adierazpenak ezagutu, ulertu eta balioetsi eta kritikoki ebaluatzeko gai izango da. Era berean, gaitasun hori erabiliko du aberasteko eta gozatzeko iturri gisa, kultura herrien ondarearen zatitzat joko baitu.
·        Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: gaitasun honek, batetik, elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeari eta horiek aplikatzeari heltzen dio; adibidez: erantzukizuna, pertseberantzia, norberak bere burua ezagutzea eta autoestimua, sormena, norberak bere buruari kritika egitea, emozioak kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna, arriskuak asetzeko beharra luzatzeko aukera, akatsetatik ikastea eta arriskuak hartzeko gai izatea.

NORI ZUZENDUA

Era ezberdinetan eta zailtasun maila ezberdinak planteatzen badira lehen hezkuntzako ziklo guztietarako bideratua egongo da. Lehen zikloan programaketa alboratzen den bitartean, hirugarren zikloan programaketak garrantzi berezia hartuko du.

ABANTAILAK

Modu oso atseginean eta motibagarrian edukiak lantzeko aukera eskaintzen du Scratch programak. Jolasaren bitartez, ikaskuntza prozesua asko errazteaz gain edozein arlo lantzeko aproposa izango da.

BALIABIDEAK

·           Ordenagailua edo arbela digitala
·           Interneta
·           Scratch programa

ADIBIDE PRAKTIKOA


Scratch | Proyecto | Txakurra basamortuan


SCRATCH PROGRAMA ERABILTZEKO BIDEO TUTORIALA


Watch live streaming video from garin at livestream.com

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea