TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

MINDOMOA


ZUHAITZ GENEALOGIKOA

HELBURU HEZITZAILEAK

Mindomo programaren bidez lehenik eta behin informazioa jaso, prozesatu eta informazio hori aurkezteko bidea eskaintzen du. Honen bidez, informazioa egituratzen eta antolatzen ikasiko dute ikasleek. Edozein gai astun, askoz ere era arinago eta argigarriagoan aurkezteko eta ulertzeko aukera eskaintzen du. Beraz, programa honek informazioa tratatzeko trebetasuna hobetuko du, kontzeptu garrantzitsuak azpimarratuz, sailkapenak eginez, etab. Eskema mentalak egiteko abilezia sustatuko du, informazioa sintetizatuz eta analisi gaitasuna areagotuz.
Aurkezten dudan lan praktikoarekin, ikasleek beraien familiaren inguruko informazioa bildu beharko dute eta haien jatorriaren inguruko ezagupen zabalagoa lortuko dute, era berean informazio hori era logiko eta koherentean aurkezten ikasi beharko dute.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
·        Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: gaitasun honek, batetik, elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeari eta horiek aplikatzeari heltzen dio; adibidez: erantzukizuna, pertseberantzia, norberak bere burua ezagutzea eta autoestimua, sormena, norberak bere buruari kritika egitea, emozioak kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna, arriskuak asetzeko beharra luzatzeko aukera, akatsetatik ikastea eta arriskuak hartzeko gai izatea.

NORI ZUZENDUA

Mindomoa Lehen Hezkuntzako edozein ziklotan erabil daiteke, lehenengo zikloan kontzeptuak barneratzeko baliabide aproposa izan daiteke eta gainontzeko zikloetan kontzeptuak barneratzeaz gain programa bera erabiltzeko gaitasuna landu ahal izango dute.

ABANTAILAK

Jakintzak oso era argian irudikatu daitezke ondorioz ikaskuntza prozesua asko errazten da, aurkezten den informazioa oso sintetizatua baitago. Baina aldi berean begi bistan dagoen informazioa oso eskematizatua egon arren, informazio hori osatzeko aukera anitz eskaintzen dizkigu programak. . Aldi berean, ikusten dugun informazioa oso sintetizatua egoteak  

BALIABIDEAK


·           Ordenagailua edo arbela digitala
·           Interneta
·           Mindomo programa

FAMILIA




MINDOMOA ERABILTZEKO BIDEO TUTORIALA


    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea