TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

PIC2PUZ


GORPUTZEKO HEZURRAK

HELBURU HEZITZAILEAK

Egin behar honen helburua gorputzeko hezurrak ikastea izango da, baina era ludiko baten bidez. Puzzlea, bitarteko hezitzaile gisa erabiliz, kasu honetan, gorputza zein oinarrizko hezurrez osatua dagoen ikasiko dute ikasleek.

Ikasleek ikastea nahi duguna  puzzle bidez ikastea lortzen dugu, hau da, irakurri eta gogoratuz ikasi beharrean, bistaz eta egiteaz baliatzen dira ikasteko. Beraiek egin ondoren, puzzlea osatuta dagoenean argi ikusten delako ikastea nahi duguna eta Euskal-Herria zein herrialdek osatzen duten jakiteaz aparte bakoitzak zeinekin egiten duen muga, zein dagoen iparrerago eta zein hegorago... ikusi eta ikasiko dute.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
·        Zientzia-teknologia-eta osasun-kulturarako gaitasuna: ingurune fisikoaren elkarreraginei erreparatzen die gaitasun honek, hau da, ingurune fisikoaren alderdi naturalei eta gizakien ekintzaren ondorioz sortutakoei. Hala, gaitasun honek aukera ematen du gertakariak ulertzeko, gertakarien ondorioen aurreikuspenak egiteko, eta norberaren eta gainerako pertsonen eta izaki bizidunen baldintzak hobetzeko eta kontserbatzeko jarduerak egiteko.

NORI ZUZENDUA

Puzzleak egiteko programa hau, lehen hezkuntza guztian zehar erabil liteke. Beti ere zailtasun mailak areagotzen baditugu. Zailtasuna puzzlearen eduki maila handituz lor dezakegu, baita puzzlea haiek sortzeko autonomia emanez. Adibidez, 1. zikloko ikasleek ez dituzte puzzleak sortuko, soilik haiekin jolastu eta kontzeptu errazak barneratuko dituzte, aldiz, 2. eta 3. zikloko ikasleek gai baten inguruko puzzleak haiek sortu beharko dituzte.

ABANTAILAK

Puzzleak eginez, ezagupenak jolas moduan barneratuko dituzte eta dibertimenduaren eraginez ikasleen arreta denbora luzez mantendu ahal izango da. Ondorioz errazago barneratuko dituzte kontzeptuak. Hortaz, hain aspergarriak diren metodologia tradizionalak alboratzen dira, memorizatze hutsezko sistemak hain zuzen.

BALIABIDEAK
·           Ordenagailua edo arbela digitala
·           Internet
·           Pic2puz programa


ADIBIDE PRAKTIKOA





PIC2PUZ PROGRAMA ERABILTZEKO BIDEO TUTORIALA



garin on livestream.com. Broadcast Live Free

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea