TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

SCRAPBLOG 



URTEBETETZEKO GONBIDAPEN TXARTELA


HELBURU HEZITZAILEAK

Nik proposatutako bete beharrean, hots, norberak bere urtebetetzeko gonbidapen txartela egitea, honekin lortu nahi dudana Scrapblog programa ezagutzeaz gain, norbere autonomia eta sormena indartzea izango da. Honekin batera, gonbidapen hauen bidez ikaskideekin erlazionatzeko bidea zabalduko dugularik.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
·        Giza eta Arte-kulturarako gaitasuna: ikasleak gaitasun hau eskuratzen, kultura eta arte adierazpenak ezagutu, ulertu eta balioetsi eta kritikoki ebaluatzeko gai izango da. Era berean, gaitasun hori erabiliko du aberasteko eta gozatzeko iturri gisa, kultura herrien ondarearen zatitzat joko baitu.

NORI ZUZENDUA

Programa xume hau 2. eta 3. zikloan erabili liteke. Handitzen doazen heinean zailtasun mailak areagotuz.

ABANTAILAK

Era erakargarrian planteatutako edozein ariketa, deitu urtebetetze postala, gai baten inguruko kartel kritiko bat egitea, etab., horrek dakarren onura nagusiena, ariketaren aurre-prestaketan eta egiterako unean ere, ikasitako eta hausnartutako ezagupen guztiak era errazagoan barneratzea ahalbidetuko du, eta eginez ikasten dutenez, kontzeptu horien kontzientzia izango dute urteetan.

BALIABIDEAK

·         Ordenagailua edo arbela digitala
·         Internet
·         Scrapblog


ADIBIDE PRAKTIKOA







SCRAPBLOG PROGRAMA ERABILTZEKO BIDEO TUTORIALA



garin on livestream.com. Broadcast Live Free

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea