TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter


1. TB arte bilakatu
2. El iceberg del Titanic
3. Metaposta
4. Eskola 2.0
5. Liburu elektronikoa






ARTIKULUA :              KULTURA ARTISTIKOA ALDATZEN

  
Bideo honek erakusten digu teknologia berriak ez dutela soilik, gure eguneroko bizitza hobetzen eta errazten. Teknologia berriak baliabide artistiko bilakatu dira artista askorentzat. Informazio eta teknologiaren gizartean kultura artistikoa ere aldatuz doa eta horren adibide da Donostiako Tabakaleran egindako erakusketa. Teknologia ikusteko eta ulertzeko bide berriak irekitzen dizkigute artista hauek guztiak, beren eskulanekin. Egun horrelakoak ikusten guztiz ohituak ez bagaude ere, apurka-apurka arte mota hau ere, bere lekua aldarrikatzen ari da gizartean.




GORA





ARTIKULUA :              EL ICEBERG DEL TITANIC




Iritzi-zutabe honekin Arturo Perez Reverte idazleak, teknologia-gizarte honen inguruko hausnarketa fatalista eta kritikoa aurkezten digu. Eguneroko bizitzan poliki-poliki geroz eta garrantzia handiago hartzen ari da teknologia eskuz egindako lanaren kaltetan eta horrek zenbait eragozpen sortzen dituela adierazten du. Gauzak behar bezala funtzionatzen duten bitartean dena primeran doa eta inor ez da ohartzen eguneroko zeregin arruntenak ere teknologiaren laguntzaz dabiltzala, ezustekoak gertatzen direnean ordea, makina baten matxura, argi indarraren mozketak, … eskutitz batean zigilu soil bat jartzea eragotziko du. Dena dago teknologiaren menpe eta horrela izatea nahi dugu, teknologiaren munduan sartzea ezinbestez gertatzen da eta nahi izanda ere oso zaila da gaur egun, hortik ihes egitea.



ARTIKULUA :              METAPOSTA



Bideo honen bidez, azken aldian bolo-bolo dabilen metaposta sistema zer den, zertarako erabil daitekeen eta nola funtzionatzen duen adierazten zaigu. Metaposta euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin sustatutako doako egitasmoa da eta erabiltzaile orori zuzendua dago. Proiektu honen helburua, posta arruntez etxean jasotzen dugun eskutitz anitz metaposta zerbitzuaren eskutik gordailu elektronikoan metatu eta norberak bere posta atzitu eta antolatzeko aukera eskaintzea da. Beraz zerbitzu honi esker, bankuko erreziboak, seguruak, etxeko eskriturak, etab. baliotasun guztiarekin, bertan gordetzeko aukera edukiko dugu. Horrelako egitasmo garrantzitsuak segurtasuna izan behar du lehenengo baldintza gisa eta hori bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako gordailuak erabiliko omen dira. Hortaz, bada garaia poliki-poliki horrelako zerbitzuetara atxikitzea alde batetik paperaren erabilera murrizteko eta bestetik ere, etxean edukitzen ditugun errezibo eta gainontzeko paperen nahaste-borraste hori guztia antolatzen hasteko.



GORA



ARTIKULUA :              ESKOLA 2.0


Artikulua ikusteko sakatu hemen

Prentsa artikulu honen bidez Eusko Jaurlaritzak 2010. urtean Euskal Autonomi Erkidegoko eskoletan egindako material teknologikoaren inbertsioa azaltzen digu. Inbertsioa honek, arbela digital, 5.mailako ikasleentzat ordenagailu bana eta Wifi sistema eskoletara hedatzea ahalbidetuko du. Beraz, 900 inguru ikastetxeetara egindako material ekarpenak berrikuntza ugari ekarriko ditu eskolara. Ez soilik gelako diseinuan, ekar ditzakeen aldaketak, suposa dezakeena. Batez ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei dagokionez aldaketa sakonak ekarriko edo ekarri beharko lituzke. Aurrerapauso handia da hau gure etorkizunarentzat, teknologian oinarriturik ez dagoen irakaskuntzak ez baitu epe ertain edo luzera etorkizunik. Baina, artikuluak dioen bezala materiala eroste hutsarekin ez da arazoa konpontzen, nire iritziz, pauso hori eman baino lehen eskolako profesional guztiek nahitaezko prestakuntza jaso beharko lukete baliabide horiek ezagutu, erabili eta dituzten aukeraz baliatzeko. Egia da ere, horrelako prestakuntza lan batek denbora ugari eskatzen duela eta ez da egun batetik bestera lortzen, teknologiarena etengabeko prestakuntza da. Bestetik, honekin guztiarekin eta teknologiak eskaintzen duen baliabide ezin hobe honekin batera eskolako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak goitik-behera aldatu beharko liratekeela uste dut. Inbertsio mota honek metodologia aldaketa ez badakar, alperrik izango baitira hezkuntza hobetzeko saiakera guztiak. 







ARTIKULUA :              LIBURU ELEKTRONIKOA



Bideoak ezetz dio, baina iritsiko ote da paperezko liburuak ordezkatuko dituen liburu elektronikoaren garaia? Agian ez da gertatzen guri bizitzea tokatu zaigun gizarte honetan, baina nire iritziz, tamalez, liburu elektronikoaren prezioaren jaitsierarekin batera bere erabilera zabaldu egingo da eta ondorioz liburua garrantzia galtzen hasiko da, altxor preziatu bilakatuko delarik bildumagileentzat. Fikzioa edo epe luzeko errealitatea, nork jakin, teknologia hauek guztiak nola eboluzionatuko duten eta gu gizakiok teknologi egarri asegabeak nola garatzen garen etengabeko aurrerapenen lasterketa honetan. 



    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea