TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

PIXTON

HONDARTZAN EGOTEKO GOMENDIOAK

HELBURU HEZITZAILEAK

Alde batetik, ikasleek Pixton programa erabiltzen eta komiki bat nola sortzen den ikasiko dute. Horretarako komiki modalitate ezberdinak ezagutuko dituzte eta istorio baten inguruko ideia antolatzen ikasi beharko dute. Bestetik, jarritako adibidearen bitartez, eguzkipean egoteko kontuan hartu beharreko oinarrizko baldintzak eta aldi berean ere, laguntasun baloreak barneratuko dituzte.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: gaitasun honetan erreferentzia egiten zaio ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari, errealitatea adierazteari, interpretatu eta ulertzeko jakintza eraikitzeari eta komunikatzeari, bestetik pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeari.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
·        Giza eta Arte-kulturarako gaitasuna: ikasleak gaitasun hau eskuratzen, kultura eta arte adierazpenak ezagutu, ulertu eta balioetsi eta kritikoki ebaluatzeko gai izango da. Era berean, gaitasun hori erabiliko du aberasteko eta gozatzeko iturri gisa, kultura herrien ondarearen zatitzat joko baitu.
·        Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: gaitasun honek posible egiten du bizi den gizartearen errealitatea ulertzea, lankidetzan aritzea, bizikide izatea eta herritartasun demokratikoa garatzea gizarte anitz batean. Halaber, gizarte hori hobetzeko konpromisoa hartzea posible egiten du. Bertan sartzen dira hainbat ezagutza eta trebetasun konplexu, parte hartzea, erabakiak hartzea, egoera jakin batzuetan nola jardun, aukeratzea eta hartutako erabaki pertsonalez arduratzea ahalbidetzen dutenak.
·        Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: gaitasun honek, batetik, elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeari eta horiek aplikatzeari heltzen dio; adibidez: erantzukizuna, pertseberantzia, norberak bere burua ezagutzea eta autoestimua, sormena, norberak bere buruari kritika egitea, emozioak kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna, arriskuak asetzeko beharra luzatzeko aukera, akatsetatik ikastea eta arriskuak hartzeko gai izatea.

NORI ZUZENDUA:

Lehen hezkuntzako ziklo guztientzat aproposa da programa hau. Lehenengo zikloko ikasleak, oraindik komikiak sortzeko gai ez badira ere, komikiak irakurriz aurrez aipatutako baloreen transmisioa lortuko dute. 2. eta 3. zikloko ikasleak berriz, balore transmisio hori jasotzeaz gain, komikiak sortzeko gaitasuna edukiko dute. Beraz, komikia oso hezkuntza baliabide betea dela esan daiteke.

ABANTAILAK:

Marrazkien bidezko ikaskuntza erakargarriago bilakatzen da, eta honek ikasleen ikasteko grina pizteaz batera haien motibazioa ere handitzea lortuko da.

BALIABIDEAK

·           Ordenagailua edo arbela digitala
·           Interneta
·           Pixton programa

ADIBIDE PRAKTIKOA








PIXTON PROGRAMA ERABILTZEKO BIDEO TUTORIALA


Watch live streaming video from garin at livestream.com

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea