TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

LIVE STREAM


BIDEO TUTORIALAK

HELBURU HEZITZAILEAK

Irakaslearen azalpenei arreta handiago jartzeaz gain, motibagarriagoa eta erakargarriagoa delako. Bestetik, haiek sortutako aurkezpenetan hizkuntza, komunikazio tresna gisa landuko dute, eta beraien adierazpen gaitasuna hobetuko da.

OINARRIZKO GAITASUNAK

·        Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasten ikasteak, ikasten hasteko trebetasunak izatea esan nahi du eta geroz eta eraginkortasun eta autonomia gehiagorekin ikasten jarraitzeko gai izatea, norberaren helburuei eta beharrei jarraiki.
·        Zientzia-teknologia-eta osasun-kulturarako gaitasuna: ingurune fisikoaren elkarreraginei erreparatzen die gaitasun honek, hau da, ingurune fisikoaren alderdi naturalei eta gizakien ekintzaren ondorioz sortutakoei. Hala, gaitasun honek aukera ematen du gertakariak ulertzeko, gertakarien ondorioen aurreikuspenak egiteko, eta norberaren eta gainerako pertsonen eta izaki bizidunen baldintzak hobetzeko eta kontserbatzeko jarduerak egiteko.
·        Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: gaitasun honetan erreferentzia egiten zaio ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari, errealitatea adierazteari, interpretatu eta ulertzeko jakintza eraikitzeari eta komunikatzeari, bestetik pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeari.
·        Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun honen muina ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta ezagutza bihurtzekoa gai izatea, da. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu: informazioa lortzetik hasi eta behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan transmititzera arte iristen da. Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.

NORI ZUZENDUA

Bigarren eta hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago, edozein diziplinetan erabili ahal izango da eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan aukera zabala eskainiko du.

ABANTAILAK

Abantaila ugari eskaintzen ditu programa honek, eskolak edozein lekutik jarraitzeko aukera ezin hobea eskaintzen du, adibidez, baja luzea pairatzen duten ikasleentzat. Bestetik, nahi adina edo behar adina aldiz jarraitu ahal izango dira eskolak, kontzeptuak ondo barneratu arte.

BALIABIDEAK

·           Ordenagailua edo arbela digitala
·           Interneta
·           Live Stream
·           Mikrofonoa
·           Webcam edo bideokamara



Watch live streaming video from garin at livestream.com

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea