TBI

Teknologia berrien ikaskuntza

  • RSS
  • Delicious
  • Digg
  • Facebook
  • Twitter

MATERIALA BERRERABILI


Aurkezten dudan bideo honen bidez brotxeak edo paparreko orratzak nola egin daitezkeen erakutsiko dut. Horretarako, egun, hain modan dauden kafe makinetako kapsulak erabiliko ditut. Beraz, oso eskulan polita egiteaz gain materiala berrerabiliko dut, haurrak, egungo gizartean, materiala berrerabiltze eta birziklatzearen garrantziaz ohar daitezen. Honekin, kontsumo gizartearen baloreak albo batera utzi eta kontsumo jasangarriagoa sustatuz. Eskulan xume honekin, haur eta gaztetxoengan kontsumo gizarte honen kontrako ahots kritikoak sortzea edo hausnarketa bultzatzea dut helburu eta bide batez, kontsumo ohitura orekatuagoak barneratzea nahiko nuke.
Hortaz, gizarte honek ez du soilik materiala birziklatzeko ohitura izan behar, materiala ere, berrerabiltzeko ahalegina egin beharko litzateke eta noski, hezkuntzak kontzientziazio lan horretan, zeresan handia du edo eduki beharko luke.


NORI ZUZENDUA

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleei zuzendua.


BALIABIDEAK
·           Kafe kapsulak
·           Kateorratza
·           Fieltro zatia
·           Josteko: haria eta jostorratza
·           Kola




garin on livestream.com. Broadcast Live Free

    Eguraldia Donostian

    tiempo San Sebastián

    Egilea